1 Azqueneraino, dolhareetaco, Asaph beraren psalmoa.
2 Gorets çaçue Jaincoa, gure lagunça; bozcarioz canta çaçue Jacoben Jaincoa.
3 Has çaçue psalmo bat; jo çatzue atabala eta maniurra goçoa guitarrarequin.
4 Durrunda çaçue turutarequin hilabethearen lehenean, çuen besta-buruco egun berecian:
5 Ecen legue bat da Israelen, eta Jacoben Jaincoac eman manamendu bat.
6 Lekucotasun hori eçarri çuen Josep baithan, harec eçagutzen etzuen minçaia bat aditu çuenean Eguiptoco lurretic ilkitzen celaric.