10 Jainco berriric ez da çure baithan içanen, eta jainco arrotzic ez duçu adoratuco.
11 Ni naiz alabainan çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana: çabal çaçu ahoa, eta nic betheco darotzut.
12 Eta ene populuac ez du ençun ene minçoa, eta Israelec ez darot eman beharria.
13 Eta nic utzi ditut beren bihotzeco lehietara: beren asmuetan ibilico dira.
14 Baldin ençun banindu ene populuac, ene bideetan ibili balitz Israel,
15 Ezdeus batean aphaldu nituqueen hequien etsaiac, eta hestutzen cituztenen gainera eçarrico nuen escua.
16 Jaunari bere etsaiec gueçur eguin diote, eta hequien demborac menderen mendetan iraunen du.