2 Gorets çaçue Jaincoa, gure lagunça; bozcarioz canta çaçue Jacoben Jaincoa.
3 Has çaçue psalmo bat; jo çatzue atabala eta maniurra goçoa guitarrarequin.
4 Durrunda çaçue turutarequin hilabethearen lehenean, çuen besta-buruco egun berecian:
5 Ecen legue bat da Israelen, eta Jacoben Jaincoac eman manamendu bat.
6 Lekucotasun hori eçarri çuen Josep baithan, harec eçagutzen etzuen minçaia bat aditu çuenean Eguiptoco lurretic ilkitzen celaric.
7 Haxeac kendu cituen haren bizcarretic; sasquietan erabili dira haren escuac.
8 Hesturan dei eguin darotaçu, eta libratu çaitut; phesian gordea nincelaric ençun çaitut; jaçargoaco urean frogatu çaitut.