6 Lekucotasun hori eçarri çuen Josep baithan, harec eçagutzen etzuen minçaia bat aditu çuenean Eguiptoco lurretic ilkitzen celaric.
7 Haxeac kendu cituen haren bizcarretic; sasquietan erabili dira haren escuac.
8 Hesturan dei eguin darotaçu, eta libratu çaitut; phesian gordea nincelaric ençun çaitut; jaçargoaco urean frogatu çaitut.
9 Ene populua, adi neçaçu, eta ene lekucotasuna atheratuco darotzut; oi Israel, ençuten banauçu,
10 Jainco berriric ez da çure baithan içanen, eta jainco arrotzic ez duçu adoratuco.
11 Ni naiz alabainan çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana: çabal çaçu ahoa, eta nic betheco darotzut.
12 Eta ene populuac ez du ençun ene minçoa, eta Israelec ez darot eman beharria.