11 Endorren galdu ciren; bilhacatu ciren lurreco ongarria beçala.
12 Oreb, Ceb, Cebee eta Salmana beçala eçar çatzu hequien aitzindariac: Hequien aitzindari guciac,
13 Ceinec erran baitute: Jaincoaren sainduteguiaz primança batez beçala jabe gaitecen.
14 Ene Jaincoa, eçar çatzu pirrita bat beçala, eta lastoa haicearen aitzinean beçala.
15 Oihana erretzen duen suac beçala, mendiac erretzen dituen garrac beçala,
16 Hala goanen çaquizquiote ondotic çure phesian, eta çure hasarrean nahasico ditutzu.
17 Laidoz bethe çatzu hequien beguitharteac, eta çure icena bilhatuco dute, Jauna.