2 Armadetaco Jauna, cein diren maithagarri çure tabernacleac!
3 Ene arima lehiatzen eta iraunguitzen da Jaunaren lorioetan. Ene bihotza eta haraguia bozcariatu dira Jainco bicia baithan;
4 Ecen etchexoriac atzematen du non egon eta ttorttoilac ohance bat, non eçar bere umeac; Eta nic çure aldareac, oi armadetaco Jaincoa, ene erregue eta ene Jaincoa.
5 Dohatsu çure etchean beren egoitza dutenac, Jauna! Menderen mendetan laudatuco çaituzte.
6 Dohatsu guiçona, ceinaren lagunça çure ganic heldu baita! Bere bihotzean aphaindu ditu igambideac,
7 Nigarretaco haran huntan, Jaincoac bereci duen egon-lekura.
8 Ecen legueguileac emanen du bere benedicionea; berthutetic berthutera goanen dira; jaincoen Jaincoa ikusico dute Siongo gainean.