9 Jauna, armadetaco Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza; çure beharriz onhets çaçu, Jacoben Jaincoa.
10 Jaincoa, gure gueriça, beguira diçaguçu, eta beguia emaçu çure Cristoren beguithartera;
11 Ceren egun bat çure lorioetan, berce asco mila baino hobe baita. Ene Jaincoaren etchean aphal içatea hautatu dut, bekatoreen olhetan egotea baino lehen.
12 Urricalmendua eta eguia maite dituelacotz Jaincoac, gracia eta ospea emanen ditu Jaunac.
13 Ontasunez ez ditu gabeturen hobenic gabe dabilçanac. Armadetaco Jauna, dohatsu çure baithan bere phesquiça daducan guiçona!