3 Çure populuari barkatu dioçu bere bekatua; estali ditutzu hequien hoben guciac.
4 Eztitu duçu çure hasarre gucia, hequien gainetic aldaratu duçu çure hasarrearen kea.
5 Jaincoa, gure salbatzailea, bihurraraz gaitzatzu, eta gure gainetic aldara çaçu çure hasarrea.
6 Bethiraino hasarre egonen othe gatzaizquigu, edo çure hasarrea guiçalditic guiçaldira hedaturen othe duçu?
7 Jaincoa, itzuliric emanen darocuçu bicia; eta çure populua çure baithan da bozturen.
8 Çure urricalmendua erakuts diçaguçu, Jauna, eta emaguçu çure salbamendua.
9 Ençunen dut Jainco Jaunac ene baithan erranen duena; ecen baquezco solasac içanen ditu bere populuarençat, Eta bere saindu eta bihotzez itzulcen direnençat.