4 Eztitu duçu çure hasarre gucia, hequien gainetic aldaratu duçu çure hasarrearen kea.
5 Jaincoa, gure salbatzailea, bihurraraz gaitzatzu, eta gure gainetic aldara çaçu çure hasarrea.
6 Bethiraino hasarre egonen othe gatzaizquigu, edo çure hasarrea guiçalditic guiçaldira hedaturen othe duçu?
7 Jaincoa, itzuliric emanen darocuçu bicia; eta çure populua çure baithan da bozturen.
8 Çure urricalmendua erakuts diçaguçu, Jauna, eta emaguçu çure salbamendua.
9 Ençunen dut Jainco Jaunac ene baithan erranen duena; ecen baquezco solasac içanen ditu bere populuarençat, Eta bere saindu eta bihotzez itzulcen direnençat.
10 Segur da haren beldur direnetaric hurbil dela haren ganicaco salbamendua, ospeac gure lurrean içan deçan bere egoitza.