1 Dabidi berari othoitza. Jauna, makur çaçu beharria eta ençun neçaçu, ceren naicen behar eta erromes.
2 Çain çaçu ene arima, saindu naicelacotz; ene Jaincoa, salba çaçu çure cerbitzari, bere iguriquitza çure baithan daducana.
3 Urrical çaquizquit, Jauna, cergatic egun gucian oihuz egon bainarotzu;
4 Bozcaria çaçu çure sehiaren arima, çure gana, Jauna, alchatu dudalacotz ene arima;
5 Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat.