3 Urrical çaquizquit, Jauna, cergatic egun gucian oihuz egon bainarotzu;
4 Bozcaria çaçu çure sehiaren arima, çure gana, Jauna, alchatu dudalacotz ene arima;
5 Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat.
6 Çure beharriz, Jauna, har çaçu ene othoitza, eta atzarria çaudeci ene errequeizco oihuari.
7 Deihadar eguin darotzut ene hesturaco egunean, ceren bainauçu ençun.
8 Jaincoetan çure iduricoric ez da, Jauna, eta ez da çure eguincen araberacoric
9 Çuc eguin ditutzun jendaia guciac ethorrico eta çure aitzinean adoran jarrico dira, Jauna; eta ospaturen dute çure icena;