6 Çure beharriz, Jauna, har çaçu ene othoitza, eta atzarria çaudeci ene errequeizco oihuari.
7 Deihadar eguin darotzut ene hesturaco egunean, ceren bainauçu ençun.
8 Jaincoetan çure iduricoric ez da, Jauna, eta ez da çure eguincen araberacoric
9 Çuc eguin ditutzun jendaia guciac ethorrico eta çure aitzinean adoran jarrico dira, Jauna; eta ospaturen dute çure icena;
10 Ceren handi baitzare, çu, eta sendagailac eguiten ditutzuna: çu çare Jainco bakarra.
11 Bida neçaçu, Jauna, çure bidean, eta ibilico naiz çure eguian; bozcaria bedi ene bihotza, çure icenaren beldur içan nadien.
12 Ene bihotz guciaz aithor emanen darotzut, ene Jainco Jauna, eta bethi gucian ospaturen dut çure icena;