1 Moise, Jaincoaren guiçonaren othoitza. Jauna, gure ihes-leku eguina çare guiçalditic guiçaldira.
2 Mendetic eta mendetaraino, mendiac baino lehenagodanic, lurra eta mundua aphainduac içan diren aitzinetic, Jaincoa çare çu.
3 Aphaltasunera ez beçaçu arthic guiçona. Çuc erran duçu: Itzul çaitezte, guiçasemeac.
4 Ecen mila urthe çure beguietan hala dira nola atzoco egun goan dena Eta gabazco beila bat beçala;
5 Guiçonen urtheac dira ezdeusençat iduquiac diren gaucen pare.
6 Guiçona da hala nola goicean iragaiten den belharra; goicean loratzen eta iragaiten, arratsaldean ebaquitzen, quizcorcen eta idorcen: