5 Ecen çucembidea eman darocuçu niri eta ene eguitecoari: çure tronuaren gainean jarri çare, Jainco çucenqui juiatzen duçuna.
6 Açurriatu ditutzu jendaiac, eta gaixtaguina galdu da; bethico eta menderen mendetaco eceztatu duçu hequien icena.
7 Etsaiaren ezpatec bethicotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hequien hiriac. Harramancequin galdu da hequien orhoitzapena;
8 Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua;
9 Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac.
10 Jauna beharraren ihes-leku eguin da, haren lagunça behar-ordu eta hesturetan.
11 Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna.