8 Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua;
9 Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac.
10 Jauna beharraren ihes-leku eguin da, haren lagunça behar-ordu eta hesturetan.
11 Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna.
12 Canta çaçue Sionen dagoen Jauna; jendaien artean eçagutaraz çatzue haren arthac;
13 Ecen orhoitu da beharrez, bilhatu du hequien odola, etzaio ahanci hequien oihua.
14 Urrical çaquizquit, Jauna; ikusaçu cer aphaltasunetan eçarri nauten ene etsaiec.