1 Dabiden canticaco laudorioac. Guciz-Goraren lagunçaren azpian egonen dena, ceruco Jaincoaren gueriçan gueldituco da.
2 Jaunari erranen dio: Çu çare ene gueriça, ene ihes-lekua. Ene Jaincoa da, haren baithan içanen da ene iguriquitza;
3 Ecen harec atheratu nau ihiztarien arteetaric eta solas gaixtoetaric.
4 Bere soinaz itzal eguinen darotzu, eta haren hegalpean egonen çare phesquicetan.
5 Haren eguiac inguratuco çaitu erredola batez; etzare beldur içanen ez gabazco lazturaren,
6 Ez egunaz dihoan gueciaren, ez ilhumbeetan dabilan eguitecoaren, ez oldarraldien, ez-eta egüerdico debruaren.
7 Çure ezquerrean erorico dira mila, eta escuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduco çuri.