5 Ceren goço eman baitarotaçu, Jauna, çure eguinduran; eta bozcariatuco naiz çure escuetaco lanetan.
6 Ceinen handi diren, Jauna, çure eguinçac! Guciz dira barrenac çure gogocundeac.
7 Erhoac ez ditu eçagutzen, ez-eta çoroac ardiesten.
8 Belharra beçala atheratuco direnean bekatoreac, eta tzarqueria-eguile guciac aguertuco direnean, Menderen mendetaco galduco dira;
9 Çu ordean, Jauna, bethi gucian içanen çare Guciz-Gora.
10 Ecen huna çure etsaiac, Jauna, huna non galduco diren çure etsaiac, eta barraiatuac içanen diren tzarqueria-eguile guciac.
11 Eta ene adarra goratua içanen da licornarena beçala, eta urricalpen nasaian içanen da ene çaharcea.