6 Ceinen handi diren, Jauna, çure eguinçac! Guciz dira barrenac çure gogocundeac.
7 Erhoac ez ditu eçagutzen, ez-eta çoroac ardiesten.
8 Belharra beçala atheratuco direnean bekatoreac, eta tzarqueria-eguile guciac aguertuco direnean, Menderen mendetaco galduco dira;
9 Çu ordean, Jauna, bethi gucian içanen çare Guciz-Gora.
10 Ecen huna çure etsaiac, Jauna, huna non galduco diren çure etsaiac, eta barraiatuac içanen diren tzarqueria-eguile guciac.
11 Eta ene adarra goratua içanen da licornarena beçala, eta urricalpen nasaian içanen da ene çaharcea.
12 Eta ene beguiac beguiratu diote ene etsaiei, eta ene beharriac adituco du ene contra jaiquitzen diren gaixtaguinen gaineco erabaquia.