1 Dabidi berari psalmoa, bere lurra bihurtua içan citzaioenean. Erreguetu da Jauna: lurra bozcarioz jauz bedi, boz beitez irla guciac.
2 Hedoia eta lambroa haren inguruan dira: çucembidea eta juiamendua dira haren alkiaren asentuac.
3 Sua goanen da haren aitzinean, eta garretan eçarrico ditu haren etsaiac.
4 Lurraren inguru gucian dirdiratu dute haren ximistec, lurrac ikusi ditu eta ikaratu da.
5 Mendiac Jaunaren aitzinean ezcoa beçala urthu dira; Jaunaren aitzinean urthu da lur gucia.
6 Ceruec oihu eguin dute haren çucentasuna, eta populu guciec ikusi dute haren ospea.
7 Urmaria beitez escuz eguinicaco lanac adoratzen dituztenac, eta beren jaincomoldeez espantatzen direnac. Adora çaçue, haren aingueru guciec;