3 Sua goanen da haren aitzinean, eta garretan eçarrico ditu haren etsaiac.
4 Lurraren inguru gucian dirdiratu dute haren ximistec, lurrac ikusi ditu eta ikaratu da.
5 Mendiac Jaunaren aitzinean ezcoa beçala urthu dira; Jaunaren aitzinean urthu da lur gucia.
6 Ceruec oihu eguin dute haren çucentasuna, eta populu guciec ikusi dute haren ospea.
7 Urmaria beitez escuz eguinicaco lanac adoratzen dituztenac, eta beren jaincomoldeez espantatzen direnac. Adora çaçue, haren aingueru guciec;
8 Sionec aditu du, eta bozcariotan sarthu da. Jauna, Judaco alabac çure juiamenduen bozcarioz jauci dira.
9 Çu çare ecen lurraren gaineco Jaun guciz gora, jainco gucien gainetic hainitzez gorago çarena.