6 Ceruec oihu eguin dute haren çucentasuna, eta populu guciec ikusi dute haren ospea.
7 Urmaria beitez escuz eguinicaco lanac adoratzen dituztenac, eta beren jaincomoldeez espantatzen direnac. Adora çaçue, haren aingueru guciec;
8 Sionec aditu du, eta bozcariotan sarthu da. Jauna, Judaco alabac çure juiamenduen bozcarioz jauci dira.
9 Çu çare ecen lurraren gaineco Jaun guciz gora, jainco gucien gainetic hainitzez gorago çarena.
10 Jauna maite duçuenec hastia çaçue gaizquia: Jaunac çaincen ditu bere sainduen biciac; gaixtaguinaren escutic atheraco ditu.
11 Arguia ilki çaio prestuari, eta bozcarioa bihotzez çucenac direnei.
12 Prestuac, Jauna baithan har çaçue bozcario, eta aithor emoçue haren saindutasunaren orhoitzapenari.