1 Dabidi berari psalmoa. Jaunari canta dioçoçue cantica berri bat, ceren sendagailac eguin baititu. Berac, bere escuinaz, bere beso sainduaz du salbatu.
2 Jaunac eçagutaraci du bere ganicaco salbamendua; jendaien aitzinean aguertu du bere çucentasuna.
3 Orhoitu da bere urricalmenduaz eta cintasunaz Israelen etchearen alderat. Lurreco bazter guciec ikusi dute gure Jaincoa ganicaco salbamendua.
4 Lurra oro bozcariotan jar bedi Jaunaren aitzinean; canta çaçue, jauz çaitezte, jo çaçue musicaco tresnac.