3 Orhoitu da bere urricalmenduaz eta cintasunaz Israelen etchearen alderat. Lurreco bazter guciec ikusi dute gure Jaincoa ganicaco salbamendua.
4 Lurra oro bozcariotan jar bedi Jaunaren aitzinean; canta çaçue, jauz çaitezte, jo çaçue musicaco tresnac.
5 Jaunari jo dioçoçue guitarra, guitarraren gainean cantatuz psalmoac;
6 Jo çatzue cobrezco eta adarrezco turutac. Bozcaria çaitezte gure erregue Jaunaren aitzinean;
7 Iharros beitez itsasoa eta hartan direnac, lurreco inguruac eta han egoten diren guciac.
8 Hibaiac escu-çaflaca harico dira, mendiac batean jaucico dira
9 Jaunaren aitzinean, ceren heldu baita lurraren juiatzera. Çucenqui juiatuco du lurraren ingurua, eta populuac çucembidean.