3 Aithor eman bioçote çure icen handiari, ceren den ikaragarri eta saindu:
4 Eta erregueren ohoreac laket du çucentasuna. Çuc aphaindu ditutzu çucembideac; çure juiamendu eta erabaquiac atheratu ditutzu Jacoben etchean.
5 Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue haren oimpeco alkia, ceren saindua baita.
6 Haren aphecetan ciren Moise eta Aaron, eta haren icenari dei eguiten çarotenen arteco cen Samuel; Deitzen çuten Jauna, eta harec ençuten cituen;
7 Hedoiezco habetic minçatzen çatzaioeten. Beguiratzen cituzten haren manamenduac, eta harec eman çaroeten leguea.
8 Gure Jainco Jauna, çuc cintuen ençuten; Jaincoa, beguithartez egon çatzaiote, aspercen cinenean ere hequien asmu makur guciez.
9 Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue bere mendi sainduan; ecen saindua da gure Jainco Jauna.